Lege oharra eta pribatutasun politika

 

En cumplimiento de la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y de Comercio Electrónico (LSSI – CE), BARRASKILO S.L. informa que es titular del sitio web WWW.BARRASKILO.EUS

Webgunearen domeinuaren titularra Barraskilo S.L. da. Webgunearen kontakturako posta elektronikoa: info@barraskiloautokarabanak.eus. Jabegoari aurrerantzean (dokumentu honetan) Barraskilo izendapena emango zaio.

LABURTUZ

• Zure datu pertsonalak erabiltzeko beharra dugu ahalik eta zerbitzu egokiena emate aldera. Honen arabera, zuk, erabiltzaile zaren aldetik, ezingo zeniguke eskatu datu horiek ez bildu eta gure zerbitzua modu egokienean eskain dezagun. Esaterako, formularioaren bidez gurekin kontaktatu nahi izanez gero, zure emaila, izena eta dagozkion kontakturako elementuak beharko genituzke zure eskaria erantzuteko.

• Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, Barraskilok bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren ionguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, Barraskilok dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea. Eskubide hauek modu zehatzagoan azaltzen dira aurrerago.

• Barraskilok dituen zure datu pertsonalak, gure webgunearen bisiten inguruko datuak, edota formulario bidez zuk igorri dizkiguzunak dira.

• Datu pertsonalen tratamenduaren funtzioetako bat, gure zerbitzua ahalik eta modu egokienean ematea da eta gure betebehar legalak betetzea.

• Zuk kontrakorik esan ezean, zuk formulario bidez igorritako informazioa erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko, zuk eginiko eskariari ahalik eta modu egokienean erantzuteko. Era berean, bisitarien datu orokorrak gure webgunea ahalik eta modu funtzionalenean berrantolatzeko erabili dezakegu. Cookien informazio gehiago dokumentu honetan lor dezakezu.

Cookien dokumenturako lotura

Zure datu pertsonalak Europar batasunetik kanpora atera daitezke, horiek biltzeko erabiltzen dugun sistemaren arabera (Google analitics). Litekeena da herrialde batzuek ez ematea Europar Batasunean ematen zaien babesa datuei. Hala ere, datu transferentziak zure datu pertsonalak babestu ahal izateko moduan burutuko da.

Datu identifikagarriak

Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikulua betez, ondorengo datuak ageri dira: webgunearen domeinuaren titularra Barraskilo S.L. da, helbidea Mugitegi industrialdea 13, 20700 Urretxu, CIF zenbakia: B01632207. Webgunearen kontakturako posta elektronikoa: info@barraskiloautokarabanak.eus.

Datuen babeserako lege oharraren oinarri legala

Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eurek jakin gabe, eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten datu horiek. Barraskiloautokarabanak.eus webguneak 2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri den Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedia betetzeko neurriak hartu eta hobesten ditu. Legedi honen informazio guztia https://www.eugdpr.org webgunean eskura daiteke.

Era berean, Barraaskilok Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batetara, erabiltzaileak Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikulua betez, ondorengo datuak ageri dira: webgunearen domeinuaren titularra Barraskilo S.L. da, helbidea Mugitegi industrialdea 13, 20700 Urretxu , CIF zenbakia: B01632207. Webgunearen kontakturako posta elektronikoa: info@barraskilloautokarabanak.eus-en eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz.

Hala nola, Barraskilok Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.

Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics zerbitzua erabiltzen du barraskiloautokarabanak.eus webguneak.

Erabiltzaileak

Barraskiloautokarabanak atariak erabiltzaile egoera ezartzen dio bertan nabigatzen dutenei, eta bertaratu orduko hemen ezartzen dituen Erabilera Baldintza Orokorrak onartuko ditu. Aipatu baldintzek ez dute zerikusirik Kontratazio Baldintza Orokorrekikoekin, zeinak derrigorrez bete beharrekoak diren.

Zertaz ari gara datu pertsonaletaz ari garenean

Datu pertsonalak aipatzen ditugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuetaz ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek.


Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek barraskiloautokarabanak.eus-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, Barraskilok bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.

Atariaren erabilera

http://barraskiloautokarabanak.eus-ek informazio, zerbitzu, programa edo, besteak beste, datu anitzetara sarrera ematen du Internetez. Hauen jabetza Barraskilo edo beraien lizentziadunena da, eta horietarako sarbidea dute erabiltzaileek. Erabiltzaileak bere gain hartzen du atariaren erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Izen emate honen ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapeko pasahitz bat eman beharko du, erabilera inteligente bat ematera konprometituz eta bere konfidentzialtasuna gordez. Erabiltzailea Barraskilok bere ataritik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen da, eta iragartzeko jarrerarekin eta ez-mugatzekoarekin, ondorengo erabilerak ez ematera konprometitzen da: (I) Zilegi ez diren jardueretan erabiltzea, legez kanpokoak, fede txarrekoak edo ordena publikoaren aurkakoak; (II) Jarrera arrazista, xenofoboa, pornografiko-legez kanpokoa, terrorismoari gorazarre egiten diona edo giza eskubideen aurkako edukiak edo iragarkiak zabaltzea; (III) Barraskiloren sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea; (IV) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea edota beraien mezuak manipulatu edo aldatzea. Barraskilok pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edo publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Barraskilo ez da, inolaz ere, iritzia emateko tresna desberdinetan erabiltzaileek emandako iritzien arduradun egiten.

Zein datu jasotzen ditu Barraskilok?

Barraskilo Autokarabanak-ek dokumentu honetan zehazten diren erabiltzaileen datuak jasotzen ditu. Datu hauek honekoak dira:

• Google Analitics bidez, erabiltzaileak zein orrialde bisitatzen dituen, zein eremu geografikotik sartzen den webgunera, zenbat denbora ematen duen bertan, zein den bere nabigatzailea, zein bere nabigatzeko joera, mugikorra, ordenagailua edo tableta erabiltzen duen edota zein hizkuntzatan nabigatzen duen jasotzen da.

• Barraskilorekin kontaktuan jartzeko formularioaren ildotik, erabiltzailearen izena eta eposta jasotzen ditu.

• Barraskilorekin harremana telefono bidez eginez gero, erabiltzaile horren telefono zenbakia jasotzen du.

Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. Barraskilo arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:

• Datu pertsonalen trataera eskatzen da Barraskilok bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, erabiltzaileak webgunean modu egokian nabigatu dezan edota erabiltzailea Barraskilorekin harremanetan jar dadin bermatzeko.

• Barraskilo duen interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaini asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz, baina era horretan, litekeena da Barraskilok ezin eskaini izatea webgune honen erabilera egokia.

• Ordainketa sistemaren kudeaketa ez dago Barraskiloren esku, ordainketak egiterakoan emandako datu pertsonalak Caja Rural entitateak kudeatzen ditu.
 
Datuen Tratamenduaren helburuak:

• Zerbitzua eskaini ahal izatea

• Barraskilok bere webgunearen erabilgarritasuna bermatzea

• Bezeroari arreta egokia eskaini ahal izatea.

Zein eratan babesten ditu datuak Barraskilok?

Barraskilok hainbat neurri tekniko erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babesteko helburuz.

Zenbat denboraz gordetzen ditu Barraskilok zure datu pertsonalak?

Datu hauek, erabilera datuak bereziki, hainbat hilabetez gordeko ditu Barraskilok Google Analiticas zerbitzuan. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean gordeko ditu.

Norekin partekatzen ditu datu hauek Barraskilok?

Barraskilok Google Analitics zerbitzuarekin partekatzen ditu datu hauek.
Era berean, litekeena da Barraskilok autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke Barraskilok, erabiltzaile hori bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.

Propietate intelektuala eta industriala

Barraskilo, bere kabuz edo lagapen bidez, bere webguneko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, eta baita bertako elementuena ere (iragarki-titulua, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera…). Barraskiloren jabetza edo beren lizentzia dutenena dira. Eskubide guztiak gorderik. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan jarritakoan oinarrituz, erabat debekatuta geratzen da helburu komertzialetarako webgune honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, Barraskiloren baimenik gabe. Erabiltzailea Barraskiloren Jabetza Industrial eta Intelektuala errespetatzera konprometitzen da. Webguneko elementuak ikusi ahalko ditu, inprimatu, kopiatu eta bere disko gogorrean edo beste edozein euskarritan gorde, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. Erabiltzaileak ezingo du Barraskiloautokarabanak orrialdean instalaturik egon litekeen segurtasun edo babes sistema saihestu, ezabatu, aldatu edo manipulatu. Hala nola, Barraskilok Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du, eta zure baimena eskatzen du, uneoro, zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.

Bermeen esklusioa eta ardura

Barraskilo ez da, inondik inora, gerta daitekeen edozein eratako kalteen arduradun egiten; ez iragartzerakoan, ez edukien huts egite edo gabezian, ez atariaren erabilgarritasun gabezian, eta ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere, nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu dituen.

Aldaketak

Barraskilok bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, eta edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango du, baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edo hauek ordezkaturik agertuko diren era ere.

Loturak

http://barraskiloautokarabanak.eus-ek lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, Barraskilok ez du inongo kontrolik izango bertako toki edo edukietan. Barraskilok inola ere ez du beste webgune batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez ditu aipatu hiperesteka edo beste Interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta balioa bermatuko.

Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako nahasketa edo asoziazio, edo parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.

Kanporatze eskubidea

Barraskilok atarirako sarrera ezeztatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du aurrez abisatu gabe, bai bere kabuz eta baita hirugarren baten eskaeraz ere, Erabiltzaileen Baldintza Orokorrak betetzen ez dituztenei.

Orokortasunak

Hemen agerturiko baldintzak betetzen diren edo ez begiratuko du Barraskilok, eta baita atariaz egiten den erabilera ere egokia den ala ez.

Baldintzen aldaketak eta iraupena

Barraskilok nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz; hemen agertzen diren bezala, alegia.

Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da; publikaturik agertzen diren bitartean, betiere.

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, Barraskilok bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren inguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, Barraskilok dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea.

ESKUBIDEEN ZEHAZTAPENA

Datuetarako sarbidea eta zuzentze eskubidea

Erabiltzaileak eskubidea du Barraskilok dituen bere datuen berri jasotzeko, baita datu horiek nola jaso diren jakiteko eta nork jaso dituen ezagutzeko ere. Iturri beretik egindako eskariak sarri errepikatzen badira, Barraskilok eskubidea du kuota bat kobratzeko zerbitzu hori eskaintzearen truke. Era berean, erabiltzaileak eskubidea du Barraskilok dituen bere datuak zuzentzeko eskatzeko.

Ahanzturarako eskubidea

Zure datuak ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea ere baduzu, hala nola, gure bezero edo erabiltzaile izateari uzten badiozu. Jar zaitez Barraskilorekin harremanetan gai honen inguruan informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Ukatzeko eskubidea

Zuk, erabiltzaile gisa, eskubidea duzu zure datuak bildu eta tratatu ditzagun ukatzekoa. Objezio bat aurkezten baduzu, Barraskilok zure datuak erabiltzeari utziko dio.

Tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea

Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea duzu, egiten dugun trataera ilizitoa dela uste baduzu edota Barraskilok zure datuak mantentzeko beharrik ez dagoela uste baduzu.

Oniritzia atzera botatzeko eskubidea

Inoiz Barraskilori zure datuak erabiltzeko baimena eman badiozu, edozein unetan erabaki horretan atzera egiteko eskubidea duzu.

Datuak jasotzeko eskubidea

Barraskilok biltzen dituen zure datuak eskatzeko eskubidea duzu. Barraskilok, datu hauek eskura duen modu egokienean, ulerterrazenean eta erosoenean helaraziko dizkizu.

Nola erabili zure eskubideak

Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Barraskilorekin harremanetan eposta bidez:
Eposta: info@barraskiloautokarabanak.eus

Nola aurkez daiteke erreklamazio bat

Zure datu pertsonalen inguruko erabileraren inguruan erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lehenik eta behin jar zaitez Barraskilorekin harremanetan. Hala ere, eskubidea duzu erreklamazioa dagokion autoritate publikoari aurkezteko. Espainiar estatuan honakoa da erreklamazioa aurkezteko autoritatea:

Agencia Española de Protección de Datos – www.agpd.es
C/ Jorge Juan 6. 28001 – Madrid